Faktoria
Eguneko efemeridea
75 urte Janis Joplin jaio zela
1943ko urtarrilaren 19an jaio zen ahotsak urratuko rock izarra.
-
3:37 min
Gaur, rockaren lehen emakumezko izar handia gogoratu behar dugu efemeridearen tartean: Janis Joplin. 75 urte beteko zituzkeen gaur 27 urterekin hil zen ahots urratuak.
1943ko urtarrilaren 19an jaio zen Janis Joplin, ahotsak urratuko emakumea. Joseina Etxeberria musika adituak esan digunez, Texasen herriko koruan hasi eta familian egokitzeko arazoak zituen neskak 20 urterekin San Francisco hirian aurkitu zuen bere lekua, bere lekua musika munduan, baita alkohola eta drogak ere. 67an Monterreyko jaialdian egin zen ezagun bere lehen talde eta agian bakarrarekin.
Izar izate hori ez zen erraza Joplinentzat; Woodstok jaialdi ezagunean, esaterako, denak liluratu zituen ahots indartsu harekin baina barnean zalantza ugarirekin, mugan bizi zen emakumea zegoen. Gizonen munduan, lehen emakumezko izar handia.
69ko amaieran drogek eraginda etenaldia egin behar izan zuen; 70ean musikari taldea aldatuta itzuli zen Joplin, heroina utzita, ustez, Pearl izeneko diskoa grabatzeari ekin zioten. 70eko urrian, ordea, grabazio egun baten ostean heroina gaindosi batekin atzeman zuten etxean; 18 ordu zeramatzan hilda. 27 urte zituen, eta kantaria kondaira bihurtu zen.