Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 99 urte hil zuten Emiliano Zapata

39 urte zituela hil zuten iraultzaile mexikarra, 1919an.

  • Emiliano Zapata, 1914an

    Emiliano Zapata, 1914an

    2:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean, Emiliano Zapata. Duela 99 urte hil zuten iraultzaile mexikarra, 39 urte zituela. 

Mexiko hegoaldean, nekazari familia batean jaio zen Emiliano Zapata Salazar, 1879ko abuztuan. Gazterik utzi zituen ikasketak eta laborari gisa hasi zen lanean Morelos bere jaioterrian. Orduan ekin zion lurjabeen kontra amerindiarrek antolatutako matxinadetan parte hartzeari, eta 1909an, nekazarien buru bilakatu zen Anene Cuilcoko lurren defentsan.

Iñigo Rezio Txiapas Ekin kolektiboko kideak gogoratu digunez, geroztik, etengabea izan zen Zapataren borroka Mexiko osoan, eta Pantxo Villarekin batera, herrialde guztia altxarazi zuen Porfirio Diaz presidentearen diktaduraren aurka.

Haren lorpen nagusienetako bat herri lurren eratzea izan zela uste du Reziok. 1919an, segada bat antolatu zioten Zapatari eta tiroz hil zuten, Ciudad Ayalan. Oraindik ere, ordea, haren arrastoak presente jarraitzen du Mexikon, Txiapasen, bereziki.

1919ko apirila nekazari guztien memorian geldituko da, historian orban bat bezala. Heroi baten modura hil zen Zapata, lurra eta askatasuna ematearren.