Itxi

Faktoria

Iñaki Errazkin

'Erabaki politiko bat hartzeagatik emandako eskarmentu selektibo bat da'

Espainiako Kontu Epaitegian akusatuen aulkian eseriko den astean Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohiak dio, oraingo agintariak "ederki aprobetxatu" direla erabaki hartaz erraustegia berdimentsionatzeko

  • 18:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gehiago ginen erabaki hura hartu zen batzarrean, baina  bion kontra bakarrik jo dute", esan du Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohiak 'Faktoria'n, Ainhoa Intxaurrandieta GHKko arduradun izandakoarekin batera Espainiako Kontuen Epaitegian eseriko den aste berean. "Erabaki politiko hura hartzeagatik emandako eskarmentua da, eskarmentu selektiboa", gaineratu du.

Defendatu du eurek hartutako erabakia, teknikoa eta arrazoitua izan zela eta hori bera defendituko dutela Auzitegi Gorenean helegiteak aurrera egiten duenean. "Gaindimentsionatuta zegoen proiektua", gogorarazi du, eta  iritzi orain agintean daudenek erabaki hura "ederki aprobetxatu dutela erraustegiaren proiektua aldatu eta berdimentsionatzeko".

Errazkinen arabera, Gipuzkoako hondakinei buruz eztabaida bultzatzen jarraitu behar da eta, batez ere, kontsentsuak bilatzen. "Ez diegu esango oraingo agintariei zintzilikarioak onartzeko", baina azaldu du, azpiegitura malguak behar direla, eta eredu baten eta bestearen artean, eremu amankomunak bilatu litezkeela izpiritu eraikitzaile batekin, nahiz eta orain "EAJ oso eraso dagoen posizio horretan".