Faktoria
Eguneko efemeridea
Elvis Presley jaio zela 83 urte
1935eko urtarrilaren 8a jaio zen rockaren erregea.
-
5:32 min
Gaurko egunez, 1935ean, jaio zen askoren idoloa dena: Elvis Presley. Musikari, konpositore eta aktore lanetan aritu zen gehienbat. Rockabillyaren sortzaileetako bat izan zen, eta marka propioa sortu zuen.
Sun Records diskoetxeak eskaini zion lehen aukera Elvis Presleyri, 1954an argitaratu zuen bere lehen singlea: 'That’s all right'. Diskoetxeak aurreikusi bezala, sekulako arrakasta lortu zuen. Jon Basaguren musikariak azaldu digu, estilo propioa garatu zuela, batez ere, Elvisek 1956tik aurrera. 60ko hamarkadan, ordea, aktore lanetan aritu zen.
Orrazkera, arropa, begiratu pikaroa… hori ere bazen Elvis. Oso altu egin zuen hegan, baina 73tik aurrera bere gainbehera etorri zen… gaindosien eta abarren ondoren, 42 urte zituela hil zen bihotzekoak jota, 1977an, Memphisen itzali zen izarra.