Itxi

Faktoria

Selfiak eta autoestimua

'Helduak ere gazteen moduan sare sozialetara ateratzen dira iritzi bila'

Egun dena erakusteko joera handiagoa dago sare sozialetan eta askotan partekatzen diren argazki horiek autoerretratuak edo 'selfiak' dira, autoestimarekin lotura handia duen argazki mota.

  • 12:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Selfiak' ateratzea egun oso barneratuta dagoen praktika bat da, eta egiteko ere oso erraza da. Baina gauza guztiak bezala neurrian egin behar den zerbait da. "Faktoria"n Aingeru Oiartzabal osasun psikologoa izan da, eta besteak beste giza galeretan aditua da. Sare sozialak gure pertsonaren "saltze bat" dela esan du, eta horren zergatiari erreparatzen bada, arriskutsua da, izan ere, askotan egiten den zerbait bada paraleloa den identitate bat sortzen da; 'atsegin dut' eta halakoak bilatzen den errealitatea.

Psikologiaren alorretik, bakoitzaren burua sare sozialetan asko erakustea autoestimuaren isla da izan ere, etengabe besteen oniritzia bilatzean datza eta hori 'obsesio konpultsioboa' da. Gazteen artean ematen den zerbait uste bada ere, helduen artean ere ikusten da badagoelako autoestimua guztiz garatuta ez duen jendea eta ondorioz besteen iritzi hori bilatzen dute sare sozialetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gizartea