Faktoria
Kontuz telefonoekin
'Oso erraza da telefonoetatik informazioa edota argazkiak lapurtzea'
Gure dokumentuak edonoren esku geratzea eragotz dezaketen neurri erraz eta eraginkorrak eman dizkigu Julen Linazasoro zibersegurtasun formatzaileak.
-
15:26 min
Oinarrizko informatika ezagutza jakin batzuk dituen edonork lapur dezake gure telefonoetako informazioa. Argazkiak, dokumentuak edota mezuak atzemateko "bost modu baino gehiago" daude Julen Linazasoro heziketa digital eta zibersegurtasuneko formatzailearen arabera.
Gure datuak edonoren esku geratzea saihesteko, Linazasorok hainbat aholku eman dizkigu 'Faktoria'n. Besteak beste, telefonoa zifratzea edota PCan dugun antibirusa sakelakoan deskargatzea, "gehiago ordaindu beharrik gabe".
Horrez gain, Whatsapp sare sozialak erabiltzaileen gutxieneko adina 16 urtera igotzeko hartutako erabakia "ez da eraginkorra" izango Linazasororen arabera. "Gaur egun ere, 13 urtetik beherakoek galarazita izan beharko lukete Whatsappa erabiltzea, baina, erabiltzen dute". Dena den, "neurriak balio lezake gurasoei ohartarazteko sare sozialek adin batetik beherakoentzat izan ditzaketen arriskuez".