Faktoria
Ramon Ibeas
'Bizitzeko leku bat daukagunean bihurtzen gara herritar'
Kale gorrian bizi direnen errealitateari aurre egiteko politikak etxebizitzatik abiatzearen garrantzia azpimarratu du Arabako Caritaseko arduradunak. Etxegabekoak %20 murriztea "lorgarri" jo du
-
19:31 min
Jaurlaritzak, Eudelek, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiri nagusiek etxegabeen kopurua %2 0 murrizteko jarri duten helburua "lorgarria" dela iritzi dio Caritasek, Ramon Ibeas Arabako arduradunaren ahotik. Elkarlana funtsezkoa dela adierazi du 'Faktoria'n eta, politikak bat eginez eta borondatea jarriz hainbat egoera hobe litezkeela, "etxebizitza publikoetatik kanporatzen diren familien kasuenak" adibidez.
Atzo aurkeztutako planak biltzen duen modu berean, kale gorrian bizi diren pertsonen egoera hobetzeko politikek, derrigor, etxebizitzatik hasi behar duela azpimarratu du Ibeasek. "Gaur egun, kalean edukitzeak esan nahi du ia-ia eskubide bat ere ez edukitzea", esan du, eskariak abiatu edo laguntzak eskatzeko erroldatuta egon beharra dagoelako. "Bizilzeko leku bat daukagunean bihurtzen gara herritar, gaur egun", azpimarratu du.