Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Toribio Etxebarria hil zela 50 urte

Eibar, sozialismoa eta euskara bihotzean zituen gizona 1968ko apirilaren 18an hil zen Caracasen.

  • 3:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, efemeridearen tartean, Eibar, sozialismoa eta euskara bihotzean zituen gizona: Toribio Etxebarria.

Antxon Narbaiza ikerlari eta idazleak esan digunez, autodidakta izan zen duela 50 urte hil zen Toribio Etxebarria. Erbestean, jaioterri zuen Eibartik urrun hil zen Etxebarria, Caracas hirian. 1887an jaioa, irakurzaletasunaren bidez garaiko gizarte arazoen jabe egin zen Toribio gaztea eta Alderdi Sozialistako gaztedietako eta UGTko kide egin zen. Lehiaketa publikoan Udalean idazkari laguntzaile lanpostua eskuratu zuen eta bi arloak, kudeatzailearena eta ekintzailetasuna, uztartzen zituenez, langileek hala eskatuta Alfa koperatibaren lehen urteetan ere kudeatzaile aritu zen. Antxon Narbaizak azaldu digunez, bere lana ez zen ez kudeaketara mugatzen, errepublika garaian eskuindarrek gobernua izan zuten aldian zenbait langile protesta piztu ziren Asturiastik hasita, 1934an Eibarren hildakoak ere eragin zituzten protesta horiek eta Etxeberria tartean sartu zen, espetxean amaituz.

Frente Popularrak ostera irabazita atera zen espetxetik eta errepublikako azken garaian Campsa empresa publikoko ordezkari ere izan zen, baina 36ko altxamendu Frankistaren ostean ihes egin behar izan zuen  eta Caracasen ezarri zuen bizilekua

Erbesteko hamarkadetan sakondu zuen bere bizitzako beste zutarrian, euskarari zion maitasunean eta idazle izaeran. Eibarko euskara aztertu zuen sakon, erlijioaz kritikoak ziren hainbat gogoeta plazaratu zuen eta baita bertsoak idatzi ere.

60ko hamarkadan Eibarrera itzuli ahal izan zuen bisitan, eta, herrian euskarak zuen egoera ikusita, kezkaz idatzitako beste bertso batzuk gogoratu dizkigu Narbaizak.

Eibarren kale bat eta harrizko irudi bat ere badu gaur egun Toribio Etxebarriak, 1968ko apirilaren 18an hil zen sozialista eta euskaltzalea kuttuna zuen herrian da betirako.