Itxi

Faktoria

Miren Basaras

'Txertoen bitartez lortu da gaixotasunak desagerraraztea'

Airearen bidez kutsatzen den birus kutsagorra dela kontutan hartuta, elgorri kasuren bat gehiago izan litekeela azaldu digu EHUko mikrobiologia irakasleak.

  • 10:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Airearen bidez kutsatzen den oso birus kutsakorra da elgorria eragiten duena, eta, beraz, beste kasuren bat ager liteke Euskal Herrian, Miren Basaras EHUko Mikrobiologia irakasleak gaur 'Faktoria'n esan digunez. Jakina denez, Osasunbideak eta Osakidetzak, azken egunetan, lau kasu atzeman dituzte: bi heldu eta bi haur,  denak, Nafarroako familientzako yoga topaketa batean kutsatutakoak. Txertorik ez zuten jarrita aurrez.

Euskal Herrian % 95ekoa da, haurrengan, txertaketa maila. Gainontzeko % 5aren barruan daude ez txertatzea erabakitzen dutenak, baita, arazo inmunologikoak direla kausa, txertatu ezin duten haurrak ere. Basarasek gogoratu du oso maila altua dela beste herrialde batzuekin konparatuta, elgorriaren inzidentzia, izan ere, gora egiten ari da Europako hainbat herrialdetan, txertaketaren kontrako jarrerak eraginda. "% 5 kopuru hori handituko balitz, arrisku handian geundeke gure ingurura birus hori mugitzeko eta, beraz, kutsatzeko", gehitu du.

Frantzian, esate baterako, populazioaren ia laurdenak ez dauka elgorriaren kontrako txertorik. Eta joera horrekin bukatzeko agindua du Osasun Ministerioak txertaketa derrigortzea. Basarasek gogoratu du munduko beste hainbat herrialdetan hartu direla horrelako erabakiak. Espainiako Granadan izandako kutsatze kate larri baten ondoren ere hala izan zela gehitu du, baina, ondorioen larritasuna kontutan hartu behar dela txertoa derrigorrez jartzera behartzeko. Alde horretatik, txertoen "onberatasunaz jabearatzeko" hezkuntzan lan egin beharraren aldeko agertu da.

Gogoratu du munduan txertoei esker lortu dela gaixotasunei aurre egitea, eta nafarreriaren kasuan, desagertaraztea.