Itxi

Faktoria

Koldo Almandoz

'Oreina'ren lehen aurrerapena egin digu Koldo Almandoz zinemagileak

Soinu muntaia bukatuta, film luzeari azken ukitua ematen ari zaio. "Ez da pelikula epikoa, ez emozioak piztea helburu duena. Gutariko edonoren bizitzan egon litekeen pelikula izan zitekeen".

  • 13:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audio bidez zabaldu du Koldo Almandoz zinemagileak Oreina bere fikziozko lehen film luzearen aurrerapena. "Oso irudiari lotutako munduan bizi gara, eta teaserrak eta trailerren garai honetan iradokitzailea egiten zait soinu bidez egitea" esan du gaur 'Faktoria'n. "Zer etorriko den irudikatzeko beste modu bat da", azpimarratu du.

Soinu muntaketa amaituta, azken ukituak ematen ari da zinemagile donostiarra, egindako lanetik askatzeko behar apur batekin. "Inbidia handia eman izan didate beti bere lanarekin oso gustura sentitzen diren sortzaileek",  baina berak nahiago du perspektiba pixka bat gehiago hartu eta lana bere osotasunean objektiboki neurtzeko gaitasuna berreskuratu. "Gauza batzuekin oso gustura nago, eta beste batzuekin, arraro sentitzen naiz". Euskal zinemak azken arrakastak eragindako presiorik ez du sentitzen, "kontatzeko moduan eta helburuetan ere oso diferentea" delako filma: "Emaitza ere halakoa izango da".

Periferiari buruzko kontakizuna izango da Oreina, periferia modu geografikoan ulertuta, baita bere aldera humanoan ulertuta ere. Zubietatik Oriorainoko tartean grabatu zuten joan den udan, Oria ibaiaren "lurralde edo territorio horietan".  Elkarri hitzik egiten ez dioten bi anaia eta gizon gazte bat, Halil izenekoa, ditu protagonista.  Ramon Agirre, Patxi Biskert, Laudad Ahmed Sal eta Iraia Elias aktoreek jokatu dituzte "gutariko edonor izan zitezkeen pertsonaiak". "Ez da pelikula epikoa, ez emozioak piztea helburu duena", baina  pertsona horien artean sortzen diren harreman kateetan barrura eramango gaituela aurreratu du Almandozek.