Itxi

Faktoria

Sofia eta Ander

20.000 ikustalditik gora dituzte euren bideoek

Sofia Machin eta Ander Lopez duela hilabete inguru hasi ziren kanta ezagunen bertsioak igotzen sarrera.

  • -

    16:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eurovisionen Amaia eta Alfred Espainiako bikoteak "Tu canción" abestia kantatuko du eta kanta horrekin abiatu dugu Sofia Machinekin eta Ander Lopezekin 'Faktoria'ko elkarrizketa. Baina, kasu honetan, Sofiak eta Anderrek abestutako bertsioa da entzun duguna. EHUko ikasleak dira biak. Sofia eibartarra da eta Ander, berriz, bilbotarra. Publizitate Graduko bigarren mailan elkar ezagutu eta segituan konektatu zuten. Musikan lehenago ere ibiliak dira, nahiz eta gazteak izan oso, eta nabaritzen zaie, bai, eskarmentua.

Beste bikote ezagun baten kantarekin, Aitana eta Ana bikotearen "Lo malo"rekin, 20.000 ikustaldi baino gehiago lortu dituzte. "Bertsio ezberdinak egiten ditugu", dio Anderrek. Beraien zigilua bilatzen dute egiten duten cover bakoitzean. Igandero kanta bat igotzen dute "Sofia y Ander" izeneko euren kanalera. Astero bi bertsio grabatzen dituzte. Konstantzia da, esan digutenez, arrakastaren giltza, youtuberren munduan. Aurrekoa astean lehenengo zuzenekoa eman zuten Eibarren, Sofiaren herrian, eta euren ametsa da, egunen batean, errepertorio propioarekin disko bat osatzea. Momentuz, Faktorian, zuzenean, "Lo malo" interpretatu dute. Entzun hemen elkarrizketa osoa!