Itxi

Faktoria

Asian bidaiari

Ainhoa Zubeldia: "India kaotikoaren irudi hori ez da India guztiarena"

Indian ostatu bat zabaltzeko asmoa du Donostiako gazteak. Euskal Herrira etorri da orain eta bere bidaiaren berri eman digu

  • 16:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hemezortzi urterekin, beste gazte batzuk unibertsitatera joan ala zein ofizio aukeratzeko momentuan direnean, Ainhoa Zubeldiak motxila hartu eta Marokorako bidea hartu zuen. Ordutik beste hainbat bidaia egin du. Txikitan telebistan bidaiei buruzko saioak bere gogokoenak zirela aitortu digu.

Indian urte eta erdi pasa du eta kultura oparo eta, askotan, ezezagun hartan zer aurkitu duen kontatu digu. Izan ere, Indiari buruz dugun irudiak ez du errealitatearekin zerikusirik. Berak ere India irudikatzen zuenean, zikina eta pobrea irudikatzen zuen, baina hori soilik Indiako leku batzuetan ematen da. "India kaotikoaren irudi hori ez da India guztiarena", nabarmendu du. Euskal Herrira bueltatu da orain, bere proiektua abian jarri ahal izateko dirua aurrezteko. Hain zuzen ere, Indian ostatu bat ireki nahi du. Entzun hemen elkarrizketa osorik!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia