Faktoria
Garbiñe Ubeda
'Hiesa'
Hiesa izan du hizpide idazle eta iritzi-emaileak, eta gazte askok GIB birusa nola kutsatzen den ez dakiela erakutsi duen ikerketa irakurri duela esanez hasi da.
-
2:32 min
"Informazioaren aroak, elurrak ezusteko bisita egiten duenean bezalatsu, estanpa bitxiak uzten ditu egunerokoan, bere inertziatik ateratzen denean. Conchita Wurst kantari bizarduna seropositiboa dela ikasteaz inor gutxi libratu zen egunaren bezperetan, esate batera, 24 urtez beherako gazte askok HIESA eragiten duen birusaz oinarrizkoena ere nekez dakitela frogatu zuen galdeketa batek, sarri kontsultatu ohi dudan medio digital batean irakurri nuenez". Horrela hasi du gaurko sinadura Garbiñe Ubeda idazleak 'Faktoria'n.