Itxi

2018/04/23

14:26

Faktoria

Txotxongiloak Gautemalan

Larraitz Iparragirre: 'Txotxongiloa komunikazio tresna bat da'

Duela 10 urte hasi zen Larraitz Iparragirre Guatemalan txotxongiloekin lanean. Arlo askotarako oso eraginkorra izan daitekeela dio, baliabide bat bezala erabiltzen dute gai gogorrak jorratzeko.

  • 16:04 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Larraitz Iparragirre Eskoriatzan jaio zen, eta gaur egun, Guatemalan ibiltzen da txotxongilo ikuskizunak egiten. Txotxongiloa komunikazio tresna bat dela azaldu digu 'Faktoria'n, "tailer askotan baliabide bat bezala erabiltzen dugu". Duela 10 urte sortu zuen "La Charada" teatro taldea bere bikotearekin batera. Konturatu gabe hasi zen txotxongiloekin lanean, gobernuz kanpoko hainbat erakunderekin egiten zuen lan, eta proiektu batean antzerkiarekin harremanetan zegoen lantalde bat ikusi ostean, txotxongiloekiko interesa garatu, eta ordutik 10 urte daramatza sektorean lanean.

Arazoa txotxongiloa "infantilizatuta" dagoela dio, gai arinekin lotzen dela, baina berak argi du, edozein gai jorratzeko baliagarria izan daitekeela, Larraitzen hitzetan "txotxongiloak askatasuna ematen du, beste baten bidez zuk pentsatu edo sentitzen duzuna adierazi dezakezuelako".

Antzerkia beti gustatu izan zaiola azaldu digu, eta argi du txotxongiloekin asko lortu daitekeela, "artistikoa da, eta, gainera, prozesuan asko ikasten duzu, fase bakoitzean asko ikasten da" oso arlo ezberdinak jorratzen direla dio, eta hori asko gustatzen zaiola, bere lanbidea horrela laburbildu digu "lana da, baina zoragarria da".

Arlo askotarako oso eraginkorra izan daitekeela uste du, publikoak zuzenean enpatizatzen baitu txotxongiloarekin, eta horrek edozein gai jorratzea ahalbidetzen duelako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;