Itxi

Faktoria

Oratorian txapelduna

'Denbora osoan zuren ideiak kontrastatzen egon behar duzu'

Unai Gomez EHUko ikasleak Espainia mailako Eztabaida Liga Nazionaleko hizlari onenaren saria jaso du.

  • 13:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Askotan esaten da gure politikari eta kargu publikoen hizlari maila ez dela oso nabarmena. Jakina da, baita ere, herrialde anglosaxoietan, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, ikasleek eskolatik hizlaritzan trebatzen direla, eta, zer esanik ez, unibertsitatean. Baina, gure unibertsitate ikasleen artean ere badira hizlari bikainak. Berriki, Espaina mailako Eztabaida Liga Nazionala delakoa ospatu da eta txapelketan hizlari onena aurten Unai Gomez izan da. Euskal Herriko Unibertsitateko Eztabaida Elkarteko presidentea da Unai eta Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoko Graduko ikaslea. Aurten Erasmus bekarekin Galesen ari da ikasten, eta bertan zela hitz egin dugu harekin 'Faktoria'.

Normalean klasean asko eztabaidatzen dute euren artean eta horrek ere asko lagundu dio hizlaritzan trebatzen, esan digunez. Txapelketa Gorte Nagusien egoitzan egin zen eta "nahiko potentea da hor egotea" gaineratu du. Txapelketako epaileak Espainiako senatari eta diputatuak ziren. "Sentitzen genuen haiek gu begiratzen gintuztenean benetan ari zirela baloratzen ez soilik hizlaritzan, baizik eta edukian ere kalitatea genuela", dio Unai Gomezek.

Espainiako 15 unibertsitateren kontra lehiatu dira EHUko ikasleak. Gomezekin batera Andres Bernardez, Andoni Medina eta Daniel de la Rosak osatu dute taldea, hain zuzen ere. Bi atal diferentetan lehiatu dira. Lehena, British Parliament delakoa: 15 minututan gai bat prestatu behar izaten da eta 7 mintutuz defendatu. Gaiari buruz aldeko zein kontrako argudioak defendatzeko prest egon behar dute horrelakoetan. Erreferendumen aurka eztabaidatzea egokitu zitzaien Gomezi eta taldeari, kasu honetan.

Froga honetan kontua "ez da soilik zu egotea zure ideiak zein onak diren eztabaidatzen, baizik eta besteen argudioetan sartzea. Denbora osoan zure ideiak kontrastatzen egon behar duzu", diosku Gomezek. Entzun hemen elkarrizketa osorik!