Faktoria
Bittor Oroz
'Bina helikoptero eta zaintza ontzik zainduko dute hegaluze kanpaina'
Atun gorriaren eta hegaluzearen kanpainan iaz pelagikoekin izan ziren arazoak ekiditzeko agindu dizkio Jaurlaritzari Espainiako Gobernuak.
-
20:23 min
Espainiako Gobernuak hegaluze eta atun gorriaren kanpaina airez eta itsasoz zainduko duela agindu dio Jaurlaritzari, Arrantza, Nekazarita eta Elikagai politikako sailburuorde Bittor Orozek 'Faktoria'n esan duenez. "Bi helikoptero, bi zaintza ontzi eta hegazkina jarriko dituela hitz eman digu", zehaztu du. "Arrastre pelagikoak beti sortzen ditu arazoak hegaluzearekin eta atun gorriarekin, iaz sortu zizkigun bezala" eta horiek eragozteko dagoen bide bakarra da zaintza, sailburuordearen arabera.
Pelagikoan aritzen direnekin alderaketa eginda Orozek errepikatu du, "gurea oso sektore iraunkorra dela" eta "kuoten baitakoa dela sektorearen etorkizuna". Alde horretatik, antxoaren kanpaina bete-betean den honetan iritzi dio "oso zaila izango dela" epe ertainean harrapaketen gehinezko zenbatekoa handitzea. Oraintxe, sektorea "ordenatuta" eta "orekatuta" dagoela erantsi du.
Nekazaritzari dagokionez, berriz, gazte belaunaldien ordezkatzea azpimarratu du. "Ez badiogu erantzuna ematen herri bezala, sektorea hustu egingo da", ohartarazi du. Gehitu du lehen sektoreak etorkizuna izango badu, errentagarritasuna eta prestigioa erantsi behar zaiola, eta horretarako balio katea, zehaztu eta luzatzea dutela helburu. "Ataungo nekazariaren eta Arzaken arteko lotura estutu behar dugu, denok denon beharra daukagu", erantsi du.