Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 33 urte hil zen Euskal Herrian Hiesaz gaixotutako lehen persona

1985eko apirilean hil zen, eta garai ilun eta gordin baten hasiera izan zen.

  • 3:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure entzule gazteenentzat aspaldiko kontuak izango dira, baina 33 urte besterik ez dira pasa garaiko egunkarietan hiesdun lehen persona Gurutzetan hil zela jakin zenetik. Ordurako gaitza lehen kolpe handiak ematen hasia zen munduan, eta ezjakintasuna, hori zen orduko hitza. Josu Unanuek urtebete geroago, 1986an jakin zuen seropositiboa zela eta hiesdunen eskubideen aldeko lehen ekintzailetakoa izan zen Euskal Herrian. Hasiera hartan esaten zirenak gogoan ditu, irainak jasotzen baitzituzten. Baina argi dago egia, eurek ez zuten garaiko gizarteak egiten ez zuenik egiten, babesik gabeko sexu harremanak ohikoak baitziren. Unanue bera arrazoi hori medio gaixotu zen Afrikan lanean zela.

2 urteko bizi esperantza eman zioten, eta denak kutsatu zitzakeen beldurra da gogoratzen lehen une hartatik gogoratzen duena. 80ko eta 90eko hamarkadetan 3 mila pertsonatik gora hil ziren hiesaz Euskal Herrian, garaiko heroina kontsumoak areagotu zuen heriotza tasa. Baina, pixkanaka, informazio zehatza zabaltzen hasi zen, medikuntza garatu,  eta azken hamarkadetan zorionez gaitz kroniko bihurtu da, gurean sei mila gaixotik gora daudela aurreikusten da.

Dena dela, albiste on horrek badu infrentzuta, ez da jaisten ari urtero GIB birusaz kutsatzen direnen kopurua, eta errealitateak dio gazteen artean gaitzari beldurra galdu zaiola, babesik gabeko sexu harremanak baitira gaur egun kutsatze ia guztien erantzule. Gertatzen ari dena hiesa duten pertsonak plaza publikotik desagertu izanari egotzi dio Unanuek.

33 urte Gurutzetan hies hitza hezur haragitu zela, emakume bat izan zen lehen hildakoa… Ezin ahaztu 33 urte geroago, prebentzioa dela hiesari ihes egiteko modu bakarra….