Faktoria
Gazteak eta alkohola
'Gurasoei isuna jartzeak ez du gazteen alkohol-kontsumoa murriztuko'
Miren Dorronsoro Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariak azalpenak eman dizkigu alkohol kontsumoa murrizteko adin txikikoei zuzenduta bideratzen hasi diren lege berriaz.
-
15:11 min
Alkohol kontsumoa murrizteko adin txikikoei bakarrik zuzendutako lege baten baliogarritasunaz zalantzak ditu Miren Dorronsorok, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko arduradunak. "Ez du zentzu handirik" esan du 'Faktoria'n, Dorronsororen bere iritziz "gizarte osoaren inplikazioa" beharko litzake arazoa konpontzeko.
Estatuko legea idazteko erabiliko duten zirriborroak jasotzen du, alkohola edaten harrapatzen duten adin txikikoaren gurasoek "isun ekonokomikoa" jaso dezaketela. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko arduradunak gogoratu du era horretako zigorra ezartzen den "lehen aldia" litzakeela eta ez du argi zer onura ekarriko lituzkeen. "Guri ez zaigu iruditzen lagunduko lukeenik, zigor ekonomikoaren bidea laburra da" esan du Dorronosorok, bestelako gizarte lan eta jardueraren aldeko apostua egiten dute Euskal Autonomia Erkidegoko adikzio legean.
Espainiako gorteetatik atera den txostenak proposatzen du adin txikikoei kalean alkohol-froga egiteko aukera, Miren Dorronsorok uste du, neurri horrek ez duela argi uzten nola egingo litzakeen, "adineko pertsona bat haurraren arduradun gisa jokatu beharko luke" egoera horren.