Faktoria
Eli Larrinaga
'Golak euskarari'
Idiazabalen otsaileko futbol partida hartan gertatuetakoetik abiatu eta euskal hiztunok dugun jarrerari buruzko gogoeta kritikoa egin du irakasle eta iritzi-emaileak.
-
2:57 min
"Atzokoan legebiltzarreko talde guztiek herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartu eta bideratu ditzatela eskatu zieten Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta kirol federazioei. Eskari egokia bai horixe, erakundeei exijitzea ederto dago, baina norberari ezarritakoa non geratzen da? Nago gurean euskararen aldekotasunak teoriatik asko duela eta praktikan makal, herrenka dabilela. Euskaldunok sarriegi eta errazegi saltzen dugu euskararekiko leialtasuna; sarriegi eta errazegi onartzen ditugu onartezinak diren jarrerak", esan du Eli Larrinagak 'Faktoria'ko bere iritzi-jardunean.