Faktoria
Cambridgeko duke-dukesak
Silvia Martinez: 'Sekulako poza izan da guretzat berriro gu aukeratzea'
Kate Middletonek bere hirugarren semea izan du, eta jaio berriaren aurkezpenerako berriro Donostiako Irulea dendako arropak aukeratu dituzte umearentzat. Ezustean iritsi da albistea dendara.
-
4:31 min
Astelehenean Londresen jaio zen William printzearen eta Kate Middletonen hirugarren semea, eta berriro ere semearen aurkezpenerako Irulea dendako arropa aukeratu dute. Silvia Martinez Donostiako Alde Zaharrean dagoen dendako langilea da eta berak azaldu digu 'Faktoria'n telebistaren bidez izan zutela albistearen berri eta "sekulako poza" izan dela eurentzat.
Silviak adierazi digunez, ez zuten erabakiaren berri izan, "oso diskretoak dira gauza hauetan, eta ez dira inoiz identifikatzen", horregatik ez dute inoiz jakiten noiz eta nor joaten den erosketa egitera.
Ez da lehenengo aldia Irulea dendak arropak saltzen dizkiola errege familia britainiarrari, aurretik ere Charlotte printzesaren aurkezpeneko arropa ere beraiena zen, eta Silviak azaldu digunez, oraingoan modelo bera aukeratu dute, baina kolore txurian.