Faktoria
HIRITARREN MANIFESTAZIOA
'Bilboko auzo batzuetan, bigarren mailako hiritar sentitzen gara'
Bilboko Udalak haien eskaerei jaramonik ez egiteak eragiten dien 'frustrazioa'ren emaitza izango da larunbateko manifestazioa.
-
19:28 min
Bilboko Auzokideen Federakuntzak antolatutako manifestazioan, aspaldi ez bezela aterako dira hiriko bizilagunak udalak haien eskaerak entzun ditzala eskatzera. Kanpora begirako bilbo eraikitzen ari direla salatzeko eta bertan bizi diren hiritarren ahotsa entzuten ez dutela aldarrikatzeko aterako dira kalera Bilboko bizilagunak larunbatean, beste hainbat eragilerekin batera 'Beste Bilbo bat posible da' lelopean. Alaitz Argandoñarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, Bilboko Auzokideen elkarteko federakuntzako idazkariarekin.