Itxi

Faktoria

Gernika Sariak

'Heriotza zigorretik ihesi heriotza administratiboan erortzeko'

Aurten Gernikan Bakearen eta Berraskidetzearen aldeko Saria jasoko duen Helena Maleno aktibistak pateran hondoratzeaz salbatu zuen Mady Ndong migratzailea ezagutu dugu.

  • 16:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gernikako bonbardaketaren 81. urteurrenean, Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Sariak banatuko ditu urtero bezala Gernikako Udalak. Saridunetako bat Daniel Barenboim Israelgo orkestra zuzendaria izango da, nahiz eta gaur berak ez duen Gernikara etortzerik izango, agenda arazoak tarteko. Eta bigarren saria, berriz, Helena Malenok jasoko du. Malenok lan handia egin du pertsona migratzaileen alde, hauen giza eskubideen alde.

Hain zuzen ere, 'Faktoria'n Mady Ndong ezagutu dugu. Senegalgoa da Ndong eta beste hainbatek bezala Afrikatik Europara pateraz iristeko ahalegina egin zuen. Patera hori hondoratzeko zorian egon zen, baina Helena Malenoren laguntzari esker bizirik daude Mady eta beste zazpi lagun. Iazko urriaren 10ean zortzi lagun atera ziren patera batean Marokotik Espainiara, eta Espainiako kostara iristeko 14 kilometro falta zituztela, ontzia hondoratzeko zorian izan zen. Mady, orduan, Helenarekin harremanetan jarri zen eta honek itsas salbamendukoak mugiarazi zituen. Malenoren laguntzari eskeri bizirik dira Mady eta pateran zihoazen beste lagunak, esan bezala.

Senegaletik Bermeora etorritako Bouba Diouf eta Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko Asier Arejita ere elkarrizketatu dugu. Arejitak esan digun moduan, Madyk eta Boubak bezala, migratzaileek euren sorterriak utzi behar izaten dituztenean, "heriotz zigor batetik ihes egiten dute, heriotz administratibo batean erortzeko" Europara iristen direnean. Entzun hemen elkarrizketa osorik.