Itxi

Faktoria

'Fosil Biziduna'

Zein berezitasun ditu Gingko Bilobak?

Amaia Agote Aiako Pagoeta parkeko ingurumen hezitzaileak zuhaitz honen historiaz eta ezaugarriez hitz egin digu.

  • 9:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Kazumi Matsui Hiroshimako alkatea, beste agintari batzuekin batera, Itxaropena dakarren Ginkgo Biloba arbolaren kimua elkarrekin landatzen ikusi ditugu. Hori aitzakia hartuta, zuhaitz honen inguruko xehetasunak jakin nahi izan ditugu 'Faktoria'n.

'Fosil Biziduna' izena ere badu zuhaitz honek, dinosaurioen garaikoa delako. Kontaminazio maila altuak eta tenperatura aldaketa handiak jasan ditzake. Gingko Biloba ezaguna egin zen  batez ere, Hiroshimako bonba atomikoaren ondoren berpiztu zen lehendabiziko landarea izan zelako. Zuhaitz bionikoa ere bada. Eta landatu nahiko bagenu, zer hartu beharko genuke kontutan? Amaia Agote Aiako Pagoeta parkeko ingurumen hezitzaileak argibideak eman dizkigu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia