Faktoria
Jonan Fernandez
'Irakurketa kritikoa ETAk egiten ez badu, Ezker Abertzaleak egin beharko du'
Jonan Fernandezen arabera, presoen gaiari "errealitateren printzipiotik" heldu eta aurrerapausoak emateko beharrezkoa da testuinguru hori.
-
Jonan Fernandez
27:37 min
"Inportanteena da ETA gaur desagertu egingo dela", esan du 'Faktoria'n Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Bizikidetza zuzendariak eta "bakoitzak jakin behar duela gaur non egon behar duen". Adierazi du Kanbon bihar egingo den ekitaldiari "ez diotela garrantziarik" kentzen, baina Jaurlaritzak ardura instituzionalak dituela gogoratuta, "menu itxi bat" eman zietela erantsi du, eta gaineratu ez dutela "ekitaldiaren ikuspegi etiko-politikoa konpartitzen". Alde horretatik errespetua eskatu du eta ondoko galdera bota: "Derrigorrez joan behar da ekitaldira? Ezker Abertzaleak antolatutako ekitaldi batera?".
Fernandezek ez du espero gaurko ETAren azken agiria egun hauetakoetatik asko aldenduko denik. Errepikatu du ETAk argia izan behar duela, inolako zalantzarik utzi gabe. Erantsi du "XXI. mendean ez dela onargarria biktimen artean bereizketak egitea" eta esan beharra dagoela giza eskubideak urratzea gaizki egon zela. Gutxieneko horretatik eraiki behar da bizikidetza, Fernandezen arabera, eta gutxieneko horretatik sortuko dira, era berean, baldintzak presoen gaian aurrerabideak egiteko. Azaldu du, egungo legediaren barruan, hurbilketan urratsak emateko bideak zabalik daudela Rajoyrekin, baina presoen gizarteratzea lortzeko derrigorrezkoa dela irakurketa kritiko hori egitea. "Eta ETAk egiten ez badu, Ezker Abertzaleak egin beharko du", amaitu du.