Faktoria
Seaskaren manifestazioa
'25 irakasle berri ez baditugu, 50 ikasleko gelak izango ditugu'
Hur Gorostiaga Seaska Iparraldeko ikastolen elkarteko zuzendariak egoera beltz ikusten du.
-
Hur Gorostiaga
11:19 min
Hur Gorostiagak, Iparraldeko ikastolen elkarteko idazkariak, egoera beltz ikusten du: "oso bloketatuta dago. Paueko administrariek ez dute ezer kudeatzen, Bordelekoek ere ez eta Parisen beste mundu batean bizi dira". Gorostiaga kexu da, 'Faktora'n esan digunez, Hezkuntza Ministerioak eskaini dizkien 4 irakasleekin ezin dutelako ikasturte berria abiatu: "3.900 ikasle izango ditugu irailean eta 25 irakasle berri behar ditugu".
Seaskako arduraradunak dio beste urteetan euren poltsikotik ordaindu izan dutela irakasle berrien kontratazioa baina, oraingoan ez dute bideragarri ikusten. Haserre dio Gorostiagak: "hemen hezkuntza egiten dugu, ez hazkuntza" eta erronka bota die Frantziako hezkuntza ministerioko arduradunei: "ikastolen sistema suntsitu nahi badute, esan dezatela argi".