Faktoria
Monumentu multzoa
'Donostiako kaiko auzotarra izatea familia bateko kidea izatea da'
Donostiako alde zaharra eta kaia monumentu multzo izendatuko dituzte urtearen amaieran. Marian Vaqueriza kaiko auzotarrarekin eta Itxaso Mendiluze arte komisarioarekin hobetu ezagutu dugu gunea
-
23:33 min
Donostiako alde zaharra eta kaia monumentu multzo izendatuko dituzte urtearen amaieran. Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioaren bitartez, hiriko guneak maila goreneko babesa jasoko du izendapen honen bitartez. Bertara gerturatu gara, hain zuzen ere, portura, auzotar batekin, Marian Vaquerizarekin, portuko auzotar izateak zer esan nahi duen konta diezagun. Kaian bizitzea da "familia bateko kide" izatea bezalakoa. Donostiako portuan jaio izanak esan nahi du betirako bertakoa izango zarela, nahiz eta gero beste leku batera joan bizi izatera.
Itxaso Mendiluze arte komisarioarekin, gainera, kaira jeitsi gara eta berarekin batera portuan zehar paseatu dugularik, portuko historia kontatzen zigun bitartean. Entzun hemen elkarrizketa osorik!