Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Gaurko egunez jaio zen Arturo Campion

Euskaltzale eta politikari nafar bat gogoratuko dugu: Eusko Ikaskuntzaren lehen presidente izan zen Arturo Campion maiatzaren 7an jaio zen duela 164 urte.

  • 3:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskararen eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua, langile nekaezina eta aldi berean polemikoa: Arturo Campion.

1854ko maiatzaren 7an Iruñean jaioa euskara gaztetxotan ikasi zuen baina euskararen eta euskal kulturaren aldeko militante bihurtu zen XIX. mendearen azken urteetan eta XXgarren mendeko lehen zatian. 26 urte zituela 'Orreaga' balada idatzi zuen, euskaraz ondu zuen lan bakarra, handik aurrera gazteleraz idatzi baitzuen obra zabal eta sakona euskal gramatikari buruzko liburuak, Euskal Herriaren historiari buruzkoak edo  euskal herriko historian oinarritutako fizkiozko lanak egin zituen besteak beste. 1918an eusko ikaskuntzako lehen lehendakari izendatu zuten eta euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen, hil arte euskaltzain osoa izanez. Hizkuntzaren bidez sartu zen politikan, Emilio Majuelo historialariaren arabera.

Ez zen independentziazalea baina foruak kendu izanak foruzaletasunera eta ondoren abertzaletasunera bultzatu zuen; Iruñeko zinegotzi eta Madrilen diputatu ere izan zen. Bizitzako azken zatian ordea, gerora polemika eragin duen pasartea gertatu zen, gero eta kontserbadoreagoa bihurtu zen Campionek 36ko altxamendu franquista babestu zuen hil baino hilabete batzuk lehenago. Horrek eragin zuen 2017an Nafarroako gobernuak Campioni urrezko domina ematea erabaki zuenean aurka agertu izana Izkierda-Ezkerra eta sozialistak, baina Majuelok garaia eta unea ulertu beharra azpimarratu du.

83 urte beteta, euskararentzat garai ilunak zetozenean, 1937ko abuztuaren 18an hil zen Arturo Campion, euskara herritik mundu akademikora eramaten ahaleginak egin zituen gizona….