Itxi

Faktoria

''I am now awake''

Itziar Orbegozo: 'Inspirazioa edonon dago, baina pazientzia behar da'

Tabakalerako sortzaile gunean erresidentzia egin ostean, "I am now awake" film laburra aurkeztuko du Itziar Orbegozok. Ezagutu ez zuen emakume baten argazkietan inspiratutako elkarrizketa sortu du.

  • 14:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itziar Orbegozo donostiarrak sei hilabete egin ditu Tabakalerako sortzaile gunean, eta orain aurkeztuko du "I am now awake", bere hirugarren film laburra. Bideoak editatzen "nahi gabe" hasi zela dio, Parisera Erasmus egitera joan zenean konturatu zen bideoak bazuela beregan eragin berezi bat, kontzentratzeko gaitasuna bideoak editatzean soilik lortzen zuela. Bideoklipak egiten hasi zen lehenengo, ondoren publizitate kanpainatan aritu zen burubelarri, eta gaur egun film laburrak lantzen ditu. Beretzat aldaketa handia izan zela dio, "4 segundoko plano bat sartzea historikoa izan zen", ordurarteko azkartasuna alde batera uztea urrats handia izan zen.

"I am now awake" hirugarren fim laburra da, eraikin huts batean bizi zenean jaio zen proiektua, "ahizpak konstruktora batean egiten zuen lan, eta lan gune baten bila nebilen", ahizpak hutsik zegoen etxe bati buruz hitz egin zion, eta bertara joan zen bizitzera, han zegoela "bertan bizitako emakume baten argazki eta arropak topatu nituen", une hartan ez zekien material horrekin zeozer egingo zuenik, baina 2 urtera historia oraindik buruan zuen, eta sorkuntza iturri zela konturatu zen. Hasieran materialarekin kaos izugarria zuen, baina Tamara Garcia Iglesias gidoilariaren laguntzari esker forma eman zion. Proiektu honetan denborarekin dugun harremanak garrantzia handia du, "nik denborarekin ezinegona dut, eta konturatu nintzen grabatzen nuela zerbait bizi dudala, edo zerbait pasa dela erregistratzeko".

"I am now awake" orain arte egin duen historiorik pertsonalena dela aitortu digu, "aurretik pentsatzen nuen sorkuntza kanpoan zegoela, estetika gehiago zaintzen nuen, baina orain fokoa barrura begira jarri dut, ia ia psikoanalisi bat egitea bezala izan da".

Inspirazioa edonon egon daitekeela dio, baina inspirazio hori topatzeko "pazientzia handia" behar dela ziurtatu digu.