Itxi

Faktoria

Autobus berritzailea

Etorkizuneko autobusa barrutik ezagutu dugu

Tranbia itxura eta sabaitik lurrerainoko kristalak ditu udan Donostiako 28 linean estreinatuko duten autobus % 100 elektrikoak.

  • Autobusa elektrikoa

    Argazkia: Dbus

    15:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez du ispilurik, ez zaizkio gurpilak ikusten eta sabaitik lurrerainoko kristalak ditu kanpoan. Barruan, aldiz, egurrezko lurra, eserleku gardenak eta argitasun handia. Etorkizuneko autobusa hemen da. Irizar etxeak egina da eta Donostiako 28 linean estreinatuko da (Euskal Herrian bidaiari gehien dituen hiri-linea). Arduradunen asmoa autobusa udan estreinatzea da, hala ere, 'Faktoria' saioko Gorka Otaegi lankideak bertan ibiltzeko aukera izan du Igor Gonzalez Dbus Donostiako Udal autobus zerbitzuaren zuzendari gerentearekin eta Héctor Olabegogeaskoetxea Irizar-eko Emobility saileko zuzendari nagusiarekin.

"Kalean probak egiten gabiltzanean jendea aho-zabalik geratzen da autobusari begira", dio Gónzalezek. Olabegogeaskoetxearen arabera, "autobusa baino, tranbia dirudi, eta barrutik, diseinu elegante eta minimalista du". Entzun bertan bidaiatuta zer sentitzen den.