Itxi

Faktoria

Errugbia Bilbon

'Bilbo, errugbiaren hiriburu'

Asteburuan Bilbon jokatuko diren Errugbiko Challenge kopa eta Champions Cupak 100.000.

  • 22:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asteburuan Bilbon jokatuko diren errugbiko Challenge kopa eta Champions Cupak 100.000 jarraitzailetik gora erakarriko ditu. Bilboko udalean sinetsita daude "azken 30 urteetako ekitaldi garrantzitsu eta jendetsuena" izango dela eta atera dituzte kontuak. Xabier Otxandiano Bilboko Ekonomia Garapenerako zinegotziak 'Faktoria'n aurreratu digu "20 milioi eta 30 milioi euro arteko etekina utzi" dezaketela errugbi partidoek.

Iñaki Laskurain Euskal Herriko Errugbi Federazioko presidentearen ustez, "euskal zaletuentzako ametsa da asteburuko partidak Bilbon jokatzea". Laskurainen iritziz, "oso komenigarria zen maila horretako partidoak Bilbon jokatzeak, eta euskal erakundeek ikusi dezaten zer den errugbia".

Bilbo hiria prestatzen ari dira, kanpotik etorriko diren autobus eta ibilgailu pribatuentzat aparkalekuak jarri dituzte eta 3.000 zaleentzat kanpina jarriko dute Errekalde auzoan. Tabernarien hozgailuetan, ohiko garagardo-kopuruaren halako hamar gorde dute, etorriko diren 100.000 errugbi-zaleen egarriari aurre egiteko.