Faktoria
Eli Larrinaga
'Denbora lerroa'
ETAren desegiteari zeharka lotutako hausnarketa egin du. Gizakume bakoitzak bizitzan zehar osatu eta eraikitzen duen denbora-lerrotik abiatu eta herriek jorratzen dutenera egin du salto.
-
2:45 min
"Gurean ezin daiteke, ezin dugu, talde terrorista batek diktadoreak baino denbora luzeagoz eragindako sufrimendua desagerrarazi; ezin daitezke, ezin ditugu ehunka pertsonen denbora lerroetan sortutako zauriak, zulo beltzak ezabatu; baina 2011tik, agiriak agiri eta ekitaldiak ekitaldi, talde terrorista hura iragana da, atzerako ispilutik begiratuta gero eta urrunago nabarituko duguna. Orain funtsezkoa da gertatutakoa modu zehatz, duin eta zintzoan jasotzea. Herri honek elkarrekiko errespetutik edaten duen denbora-lerroa elikatu eta jorratu dezan. Gure buruari eta ondorengo belaunaldiei zor diegulako", esan du Eli Larrinagak 'Faktoria'ko gaurko iritzi-jardunean.