Itxi

Faktoria

Xoriño ibiltaria

Jon Itçaina: 'Brasilen eta Euskal Herrian musika bizitzeko era antzekoa da'

Jon Itçainak bi urte egin zituen Brasilen eta bertako musikarekin liluratuta euskal soinuekin uztartzea erabaki zuen. Orain Edio Pessi Rosa gitarrista brasildarrarekin "Xoriño ibiltaria" sortu du.

  • 14:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Brasilera lanera joan zen Jon Itçaina, bertan bi urte egin zituen, eta 'Faktoria'n aitortu digu "zerbait barne barnean hunkitu" zuela, ordutik bertako musika ezin zuen burutik kendu eta proiektu bat gauzatzeko idea zuen buruan, bere hitzetan  "Euskal Herrian eta Brasilen musika sentitzeko eta bizitzeko era oso antzekoa" baita.

Txistularia eta dantzaria txikitatik, kantari bezala ez zen orain arte ausartu. Edio Pessi Rosa gitarrista brasildarra duela bi urte ezagutu zuen kantaldi batean elkarrekin jo zuten, baina ez zioten jarraipenik eman, 2017ko abenduan ordea, "Xoriño ibiltaria" sortzea erabaki zuten Brasil eta Euskal Herria musikaren bidez uztartzeko.

Irailean eskainiko dute lehen emanaldia Baionan Luna negra antzokian.