Faktoria
Nekane San Miguel
'Onespenik gabeko guztia da erasoa'
Bilboko Lurralde Auzitegiko magistratuaren arabera, 'nik sinisten dizut' kanpainak arriskuan jar ditzake prozesu judizialaren bermeak
-
19:20 min
Sententziak beroan erreakzio gehiegi izan dituela iritzita, irakurketa pausatua egin dute emakumeenganako indarkeria kasuetan eskarmentua duten estatu mailako hiru magistratuk, tartean, Nekane San Miguel Bizkaiko Lurralde auzitegiko magistratuak. Gaur 'Faktoria'n izan da.
Hiru magistratu hauek ez daude ados 'Manada' auziko kalifikazioarekin. Argi dute bortxaketa izan zela: "Onespenik gabeko guztia da erasoa, esan du eta ikuspegi androzentriko batetik osatutako zigor kodeak ezin diola egoera horri abusu deitzen jarraitu. Bederatzi urteko kartzela zigorra, txorakeria ez den arren, argi dute hiru magistratuek sanferminetako hark zigor gogorragoa merezi zuela.
Aitzitik, ez da egia, magistratu hauen arabera, sententziak emakumea zaurgarritasun egoera larrian jartzen duenik. Oso kezkatuta mintzatu da San Miguel hainbat taldetik haizatu den “nik sinisten dizut" kanpainarekin: Lelo horrek arriskuan jarri ditzake prozesu judizialak behar dituen bermeak, hasteko, errugabetasun presuntzioa.
Gutuna sinatu duten hiru magistratuek kezkaz jarraitu dute, gizartean indartzen ari den populismo zigortzailearen joera. Epaileen eguneroko lana baldintzatzera datorrena. Dalila Lopazok, Angels Vivasek eta Nekane San Miguelek biktimaren ausardia eskertu dute eta bere bizitza berrosatu eta askatason osoz aritzeko duen eskubidea helarazi diote.