Faktoria
''Parentesia'' New Yorken
Javier Zubiria: 'Estresa utzi, eta arnasa hartzea ahalbidetuko dugu'
Javier Zubiriak New Yorkeko Times Square-n "Parentesia" instalazio artistikoa jarri du; udara osoan egongo da bertan eta jendeari perspektiba berri batean arnas hartzeko aukera eman nahi die.
-
11:39 min
New Yorkeko Times Square-n hemendik aurrera eta udara osoan Javier Zubiria arkitekto donostiarraren "Parentesia" instalazio artistikoa egongo da ikusgai. Jendeak berriro bere buruarekin konektatzeko obra dela azaldu digu 'Faktoria'n, "ondo arnas hartzea, posizio eta perspektiba berri batekin". Erronka izugarria dela dio, Times Square munduko plaza estresanteenetako bat dela esan du, estimulu asko dagoelako, eta horregatik, "toki ezin hobea" iruditzen zaio euren helburua lortzeko.
7 etzaulkik osatzen dute instalazioa, baina Zubiriak azaldu digu "ez da etzanda egotea, ez eserita egotea, posizio berri bat bilatzen dugu" horretarako, inklinazio ezberdinak aukeratu ahalko dituzte erabiltzaileek. "Parentesia" Amsterdameko parke batean bururatu zitzaion, bertako zuhaitz bat ikusi ostean. Javier Zubiria duela 5 urte Amsterdamera joan zen bizitzera, esperientzia berri bat bilatuz, eta lan askori esker proiektuak lortu zituela esan digu. Bere estudio propioa zabaltzea erabaki zuen, "Zu estudioa".
Times Square-n instalazioa jartzea "amets bat zen, eta nahiko azkar gertatu da". "Parentesia" obra Amsterdamen aurkeztu zuten, mundu guztiko jendea zegoen bertan, eta euren interesa piztea lortu zuten, eta euren bidez jakin zuten New Yorkeko ekimenaren berri.