Faktoria
Maddalen Arzallus
'Nabka'
Israelen estatuaren sorreraren 70. urteurrenaz, AEBk hartutako erabakiaz, Eurovisionez, eta israeldarren ospakizunek palestinarrei eragiten dien gero eta zauri handiagoaz aritu da bertsolaria.
-
3:03 min
"Kasualitateak kasualitate izan edo ez, kasualitate handiz iritxi dira bi aurre ospakizunak. Biharko egunez betetzen ditu urteak Israelek. Palestinarrek « Nakba » deitzen diote 1948ko maiatzaren 15ari, « Hondamendia ». 70 urte igaro diren honetan, nago ez ote zaien « Nakba » gehiegi luzatu. Azken aldian, protesta gixa ostiralero Gazako mugan elkartzeko ohitura hartu dute eta joan den ostiralean ere 200 zauritu eta hilotz batekin amaitu zen kexa. Bai, ospakizun egunak bizi ditu Israelek eta kasualitatez, airera botatzen duten su artifizial bakoitzeko palestinar bat erortzen da lurrera", esan du Maddalen Arzallusek 'Faktoria'n astelehenero egin ohi duen iritzi-jardunean.