Itxi

Faktoria

Moda sortzaile berria

Ziortza Aurrekoetxea: 'Nik proposatzen dut oihal bereziak erabiltzea'

Enpresa handiek nahi ez dituzten oihal zatiak erabilita sortzen ditu bere jantziak Getxoko diseinatzailea gazteak.

  • 11:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur egungo bizitzaren abiadura handiko trenetik jeisteko proposamen bat ezagutu dugu gaur 'Faktoria'n. Maitasunez, denborarekin, pazientziaz eta energia onarekin egindako gauzak estimatzeko moda proposamen bat da: Zioru moda marka. Eta izen horren atzean Ziortza Aurrekoetxea diseinatzaile gaztea dago. Algortakoa sortzez, egun Bartzelonan dauka bere tailerra, co-working espazio batean, Gracia auzoan. Bere lehenengo bilduma berriki aurkeztu du. Emakumezkoentzako zazpi jantzi dira. Enpresa handiek nahi ez dituzten oihalak erabiltzen ditu bere kreazioak sortzeko, berak esaten duen bezala, koherentziaz eta kontzientziaz bizi ahal izateko. Ekologikoa da bere proposamena eta baita berezia ere. Izan ere, oihal bakoitzeko piezak urriak direnez, bere lanak esklusiboak ere badira, hein batean. Entzun hemen elkarrizketa osorik!