Faktoria
Zer da tilapia?
Fernando Sustaeta: 'Euskal Herrian ekoitzitako tilapia egiten dugu'
Tilapia afrikaldeko arraina da, ez da Euskal Herriko uretan aurkitzen, baina Hondarribiako Nerbreen arrain haztegian bai. Fernando Sustaetak arrain hau nola ekoizten duten azaldu digu.
-
14:11 min
Beti-betiko arrainen aurrean, hain ezagunak ez diren arrainak ere badira; horien artean dago tilapia arraina. Berez, ez da ur hotzeko arraina, Afrika aldekoa da, baina Hondarribiko Nerbreen arrain haztegian denbora daramate tilapia ekoizten. Fernando Sustaetak 'Faktoria'n azaldu digu ekoizpen ekuaponikoa egiten dutela, akuakulturan arrainak hazten dira eta hidroponian barazkiak, eurek bi sistema hauek sistema berdinean elkartzen dituzte.
Era berritzaile batean egiten dute ekoizpena, bereziki, era jasangarrian. Fernando Sustaetak azaldu digu "akuakultura jasangarri bat egiteko, kudeatu beharreko 3 ardatzak jorratzen ditugu: ura beste era batera erabiltzen dugu, energia zenbat eta gutxiago, eta arrainaren elikadura ere zaintzen dugu".
Tilapiak ur gezan egiten du bizitza, berez Nilokoa da, bere inguruan lor ditzakeena larba, eltxo eta mikroalgak jaten ditu, Nerbreen-en "formulazio berezi baten bidez, pentsu bat" sortzen dute arrain honek elikadura aproposa izan dezan. Sarean esaten direnen inguruan, Sustaetak dio, "arazoa ez da tilapia, arazoa tilapia hori nola ekoitzi den da, elikadura egokia emanez gero arrainak kalitate egokia izango du, eta hori da guk bermatzen duguna".
Prozesu guztian, euriko ura erabiltzen dute soilik, eta arrainaren kallitatea uneoro aztertzen dutela ziurtatu digu, "% 100 berma dezakegu anisakisik izango ez duela". Euren helburua "Euskal Herrian ekoiztutako tilapia ekoiztea da. Izen komertziala lantzen ari gara, baina jendeak ezagutzen ez duenez, errezeta ere eman behar zaio", horretarako Leioako ostalaritza eskolarekin errezeta ezberdinak landu dituzte.