Itxi

Faktoria

ITV azterketa berria

Maiatzaren 20tik aurrera aldaketak izango dira Ibilgailuen Azterketa Teknikoan

Gidarien iritzia eta ingenieri eta administrazioko ordezkarien azalpenak bildu ditugu.

  • 18:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maiatzaren 20an ibilgailuen azterketa teknikoan aldaketak datoz. Espaniako gobernuak erret dekretua kaleratu du eta maiatzaren 18an indarrean sartuko da. Urtebete izango dute IAT egiten duten enpresek aginduan jasota dauden moldaketak egiteko. Gidariengan eragina izan dezake: azterketa egiten duen Iñaki Martinez ingeniariak 'Faktoria'n kontatu du azterketa luzeagoa eta garestiagoa izango dela. IAT delakoaren tasa hortaz, handiagoa izango dela.

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuari dagokie IAT azterketaren ezaugarriak eta prezioa zehaztea. Aitor Oregi Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendariak Euskadi Irratian ziurtatu du ez dela epe laburrean garestitzerik izango. Bihar, asteazkenez, bilera egitekoa dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta IAT azterketa egiten duten enpresek.

Azterketa egin atarian, ITV proba egin zai zeuden gidariek aterketa dohain izatea eskatu dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia