Faktoria
Irene Arrarats
'Dragoi-bola aroko zenbat gaztek uste du plastikozko euskara zela hura?'
Euskara batuak natural eta oso izateko behar duen erresonantzia kutxaren garrantziaz aritu da Berria-ko euskara arduraduna.
-
17:30 min
"Dragoi-bola belaunaldiko zenbat gaztek uste dute plastikozko euskara zela hura?", bota du galdera 'Faktoria'n Irene Arrarats Berria egunkariko euskara arduradunak euskara batua naturala ez dela diotenei erantzunez. Jakin aldizkarian argitaratu duen artikuluaren harira azaldu du, erreferentziak falta dituela euskarak, erderetan etortzen zaizkigun ehundaka proposamenen artean, euskarazkoak erraztasunez jaso ditzagun. "Erresonantzia kutxa falta du gure hizkuntzak" eta "erresonantzia kutxa hori ez dugunez, euskaldunak aktiboki izan behar du euskaldun. Euskaldunak ezin du izan euskaldun pasiboki", azpimarratu du: "Euskaldunak euskaldun izateko egunero izan behar du bataila txiki bat arlo guztietan".
Euskara batua oso zabala dela iritzi dio. Koldo Zuazok aspaldi proposatu zuen "tokian tokiko batuak" aukera asko dituela eta euskara batua "denok gure sentitzeko aukera" ematen duela nabarmendu du. Bide horretan egin behar da aurrera, Arraratsen arabera, batuak etorkizuneko erronkei behar bezala erantzungo badie.