Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Mari Andree Arbeldide Iparraldeko abertzale aitzindaria hil zen

Gaur efemeridearen tartean, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean aitzindaria izan zen emakumea: Mari Andree Arbelbide.

  • Heleta

    Heleta

    3:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, efemeridearen tartean, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean aitzindaria izan zen emakumea: Mari Andree Arbelbide. Arbelbidek frogatu zuen, Ipar Euskal Herrian, emakume eta abertzale izanik herritarren babesa lor zitekeela.

Mari Andree Laffite 1936an jaio zen Lekornen eta garaian ohikoa ez zen gisan,  goi mailako ikasketak egin ahal izan zituen. Aita Laffite mintegien nagusia zen eta nekazal ingenieritza ikasi zuen Parisen, ondoren aitaren enpresaren ardura hartu eta modernizatu egin zuen bertan ibilbide osoa eginez.

Xalbat Arbelbide Enbata-ko kidearekin Heleta herrira ezkondua, 1977an auzapez aukeratu zuen, zerrenda independiente batekin hautatu zuten baina Mari Andree handik aurrera abertzale gisa definituko zen. Eta, honela, 1985ean Iholdiko kantonamendutik aurkeztu zen kontseilu nagusirako. Abertzaleentzat urratsa izan zen hura Xipri Arbeldide idazle eta Mari Andreeren koinatuak gogoratu digunez.

Abertzaletasunak Ipar euskal Herrian sortzen zituen mamuak uxatzen hasteko urratsa eman zuen beraz Mari Andree Arbelbide eta bigarren zailtasuna,  emakumea zen; 77an Ipar euskal Herrian bi emakume soilik ziren auzapez soilik ziren emazte, eta Arbelbidek berak hil aurretik zioen: “ez gintuzten aise onartu”.  Ez zen kikildu ordea.

1980an, gainera beste borroka bati ekin zion, euskal departamentuaren aldeko mugimenduari. Kritika ugari izan zuen jarrera horrengatik, baina herriaren babesa ere eskuratu zuen, auzapez jarraitu zuen 2007arte, 31 urtez.

2014ko maiatzaren 18an, duela lau urte hil zen Marie Andree Arbelbide, bide urratzailea izan zen emakume ausarta.