Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Gaurko egunez jaio zen Tene Mujika

Duela 130 urte jaio zen Euskal Pizkundeko erreferente izan zen idazle debarra.

  • 3:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Robustene Mujika Egaña. Debako familia arrunt batean jaiotako emakumea, hemeretzigarren mendearen hondarrean. Testuingurua kontuan hartuta, inork gutxik aurreikus zezakeen, Tene Mujikak literaturgintzan egingo zuen ibilbide oparoa.

Ipuinak, olerkiak, antzezlanak eta artikuluak idatzi zituen. Abertzale sutsua zen, eta Euskal Herria eta euskara zituen hizpide bere idatzietan. Bai eta emakumeak ere. Euskararen transmisioan, andreek zuten garrantziaz luze jardun zuen, adibidez. Horixe azaldu du Amaia Zinkunegik, Debako Udaleko euskara teknikariak.

Tene Mujikaren gurasoek Debako janari denda nagusia gobernatzen zuten, eta han egiten zuen lan berak ere. Baina bere izaera sortzailearen lekuko ere izan zen saltoki hura. Paperean idatzitakoari bizia ematen zion bertan.

Bazuen ospea literaturaren munduan, eta ez gurean bakarrik. Horren erakusle, ‘Udazken ala’ izeneko bere poema ingelesera itzuli zuten. Eta Europar Elegiak, izeneko olerki bilduman argitaratu, Kanadan, 1928an.

Akaso bere bizitzako azken urteetan antzeman zuen, gehiago, errekonozimendua. Esaterako, Euskaltzaindiaren ohorezko kide izendatu zuten, 1975ean. 1981ean zendu zen, 93 urte zituela. Bi urte geroago, 1983an, Tene Mujika ipuin lehiaketa antolatzeari ekin zion Debako Udalak, gaur arte.