Itxi

Faktoria

Xabier Ortueta

'Azken hamarkadako azoka osatuena da aurtengoa'

Makina-herraminta etorkizun handiko sektorea dela baina langile kualifikatuen beharrean dagoela aderazi du AFMko zuzendari nagusiak

  • 10:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabier Ortueta AFM makina-herraminta Elkarteko zuzendari nagusiak dio azken hamarkadako azoka osatuena dela gaur BECen zabaldu dutena. "Oso egoitza egokia da erakustazoka hau ekoizpen teknologia erakusteko  eta bete-bete egin zaigu; pasabide hestuak utzi ditugu. Oso konpletoa izango da", adierazi digu Faktorian biurtekoa zabaldu atarian eskaini duen elkarrizketan.

Makina-herraminta etorkizun handiko sektorea da, hori bai, langile kualifikatuen beharrean dira, horregatik azoka sektorea aurkeztu eta  200 lanpostu eskaintzeko baliatuko dute. "Sektoreak izugarrizko aukerak ematen ditu, nazioartekotzean, ikerketan eta edonolako lan kualifikatuetan. Eta behar ditugu langile guztiak maila guztietako lanetan", zehaztu du.