Itxi

Faktoria

Sunday Suppers

Maite Roso: 'Ez da ohiko afari bat izango, esperientzia oso bat izango da'

Maite Rosok eta Maialen del Pilarrek "We are Maio" osatzen dute, eta datorren ekainaren 29an iluntzeko 8etan Donostian antolatuko dute New Yorken sortu zen "Sunday Suppers" ekimenaren #sobremesa.

  • 14:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela 9 urte sortu zen New Yorkeko Brooklyn auzoan 'Sunday Suppers' ekimena. Karen Morechai argazkilari gastronomikoak #sobremesa ekimena jarri zuen abian. Afari bat antolatu zuen bere estudioan, afari horretako argazkiak sarera igo zituen, eta lortutako arrakasta izugarria izan zen. Ordutik errepikatu duen ekimena izan da, eta urtetik urtera ekimena mundura zabaltzeko eskaera jaso du, azkenean aurten hala egingo dute. Afaria aurrenezko 34 hiritan, eta horien artean Donostia dago.

Maialen Del Pilarrek eta Maite Rosok antolatuko dute Donostiako #sobremesa, eurek 'We are Maio' osatzen dute. 'Sunday Suppers'ko jarraitzaileak dira, eta afaria mundu mailan antolatu behar zela jakin zutenean, berehala aurkeztu zuten proposamena. Dagoeneko menua prestatzen ari dira, eta sorpresa izatea nahi dutenez, ez digute osagarrien berri eman, baina argi utzi dute bertako produktuak sustatu nahi dituztela.

Izen ematea 'We are Maio'ren Instagramen egin daiteke, Maialenek eta Maitek ziurtatu digute, ez dela afari ohiko bat izango, 'esperientzia bat izatea nahi dugu', gainera aurreratu digute "gerturatzen den jendeak afariaren prestaketan parte hartuko du".