Faktoria
Kultur kontsumoa
'Euskarazko kulturak bere legea behar al du?'
Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak ezinezko iritzi dio hizkuntza aukerak legez aldatzeari. Elkarreko Juan Mari Larrarteren arabera, lege aldaketa berriak lagungarri lirateke kontsumoa suspertzeko.
-
25:19 min
Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak 'nostalgikoa' jo du euskarazko kultura suspertzeko lege berria behar dela esatea. Adierazi duenez, 'erabileraren aroan' gaude, jarrerak aldatu behar dira euskarazko kultura produktuak kontsumitu daitezen eta jarrerak ezin dira legez moldatu. Juan Mari Larrarte Elkarreko komunikazio arduradunaren arabera, aldiz, lege berri bat lagungarri litzateke euskarazko produktuen kontsumoa handitu dadin: 'Tresna guztiak behar ditugu', esan du.
Euskal herritarron kultura ohiturei buruz azken asteotan argitaratu diren bi inkestei buruz aritu dira 'Faktoria'ko gaurko gonbidatuak: soziometroak emandako datuei buruz, batetik; eta Elkar Fundazioarentzat SIADECO etxeak egindako inkesten emaitzei buruz, bestetik. Muñoz eta Larrarteren arabera, euskarazko kultura kontsumoari buruzko datu 'kezkagarriak' eman dituzte inkesta horiek. Bien arabera, baita ere, kultura politiketatik eragin egin behar da joerak aldatzeko eta euskarazko kulturaren ikusgarritasuna handitu egin behar da. Ez dira bat etorri, ordea, politika horiek egiteko behar diren tresnak zein diren erabakitzerakoan.