Faktoria
Rosa M. Martín-Sabarís
'Blue origin'
Amazonek eta bere sortzaile Jeff Bezosek enpresak ilargira eramateko aurkeztu duen proiektuaz osatu du zutabea irakasleak.
-
2:51 min
"Amazon ez da jada munduko ibairik luzeena eta emaritsuena. Lurrean merkantzia gehien salerosten eta mugiarazten dituen erraldoia baizik. Erraldoiaren sortzailea: Jeff Bezos, nire adinekoa, baina ni ez bezala, munduko gizonik aberatsena. Berea da Amazon, berea Washinton Post egunkaria eta berea garraio aeroespazileko konpainia: Blue Origin, Jatorri Urdina, Planeta urdina maite duelako. Edo jatorri tristea, batek daki. Eta gure planeta urdina salbatu nahi duelako, lantegiak, batez ere industria astuna, Ilargira eramatea proposatu du. Astakeria edo zoro baten ateraldia eman lezake, ez baletor Amazonen sortzailearen ahotik", esan du Rosa Martín-Sabarísek asteazken honetako 'Faktoria'ko irrati-jardunean.