Faktoria
SOS Himalaya
Edurne Pasaban: 'Mendiak bizipen onenak eta txarrenak eman dizkigu'
Iñaki Otxoa de Olzaren omenez 'Sos Himalaya' liburua argitaratu dute 30 mendizalek. Nepalen izandako oroitzapenak kontatu dituzte, eta liburuaren irabaziak Manaluko ospitalera bideratuko dira.
-
Edurne Pasaban Faktorian
21:55 min
10 urte bete dira Iñaki Otxoa de Olza mendizalea Anapurnan hil zela. Mendiarekiko eta Nepalekiko zuen pasioak ordea bizirik jarraitzen du, Otxoa de Olzak, Nepalen sortu zuen Sos Himalaya fundazioak lanean jarraitzen baitu. 30 bat mendizalek Sos Himalaya argitaratu berri dute Nepalen izandako bizipenak kontatuz, liburuarekin lortutako irabaziak Nepalen, Manalun, eraikitako ospitalera bideratuko dira.
Edurne Pasaban da liburuan parte hartu duen mendizaleetako bat. Pasabanek kontatu digunez, gaur egun Manalun gaixorik dagoen pertsona batek 3 egun oinez egin behar ditu, ondoren kotxe bat hartu eta Katmandura iritsi ahal izateko eta bertan ospitalera joateko. 'os Himalayak egindako lanari esker Manalun eraikitako ospitaleak 4.000 pertsonari ematen die zerbitzua, "guretzat oinarrizkoa dena eurentzat luxua" dela ziurtatu digu Pasabanek. "Bizi baldintzak oso kaxkarrak dira, hiriburuan gauzak zertxobait garatu dira", baina oinarrizkoa oraindik oso kaxkarra dela dio mendizale tolosarrak.
Duela 20 urte hasi zen alpinismoan, eta argi esan digu, "mendiak bizipen onenak eta okerrenak eman dizkigu". 8.000koak egin zitueneko garaia gogoratuaz 'beste bizitza' bat dela iruditzen zaio, oso iraganean gertatutako zerbait. Max semea jaio zenetik ez da Nepalera itzuli, baina urrian itzuliko da Himalaiara bertako emakumeekin proiektua egitera.