Itxi

Faktoria

Marian Beitialarrangoitia

'EAJk mozioa babesten badu, orain arte egin duen hankasartzetik aterako da'

Kongresuan, zentsura mozioa eztabaida hastear zela, 'Faktoria'n izan da Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatu eta bozeramailea.

  • 10:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Bihar arte", zentsura  mozioaren bozketa unea izan arte, "oraindik gauza asko gerta liteke" Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuaren ustez. Hala ere, 'Faktoria'n aitortu du, Kongresuan gaur goizean giro berezia somatu du, "ohi baino mugimendu handiagoa".

EH Bilduk ez du oraindik mozioa babestuko duen ala ez erabaki, "Peddro Sanchezen azalpenak" entzun nahi dituzte, "zergaitik kendu nahi duen Rajoy eta zer egin nahi duen". Beitalarriangoitiak ez du harritu "beste alderdiek ere entzun nahi izatea", EHBILDUren arabera, gauza asko jokoan dagoela. "Rajoy ez da arazo bakarra" esan du Beitilarrangoitiak eta "Sanchez ez da irtenbidea".

Euskoa Alderdi Jeltzalearen 5 diputatuetan jarrita daude begiak eta Beitialarrangoitiaren iritziz, EAJk mozioa babestuko balu, "orain arte egin duen hankasartzetik ateratzeko pausoa" emango luke.