Faktoria
''Tierra adentro''
Karlos Zurutuza: 'Normalean kontatzen ez diren istorioak jaso ditut'
Karlos Zurutuza kazetariak 'Tierra adentro' liburua argitaratu berri du. 2011tik bertara egindako bidaien ostean ezagututakoa jaso du, bere hitzetan, Libian bertan dagoen egoera inork gutxi baitaki.
-
Karlos Zurutuza
26:56 min
Karlos Zurutuza kazetariak Tierra adentro liburua argitaratu du. 2011tik, 7 urtez Libiara egindako bidaietan bizitakoa eta ikusitakoa jaso du.
2 zatitan antolatzen den liburua da, Zurutuzak azaldu digunez, 'exodoaren mugimendua irudikatu nahi nuen'. Libia itsaso aurretiko azken tokia da, eta horregatik, Libian iheslariek duten egoera jaso du, baina baita libiarrek ere exodo hori nola bizi duten, 'kontatzen ez diren istorioak kontatu nahi ditugu'.
Gai ezberdinak errepasatu ditugu Zurutuzarekin 'Faktoria'n, besteak beste kontatu digu, nolakoa den Libiako egitura soziala, mafien egoera edota zein den langile publikoen egoera. Iheslariei buruz, kazetariak argi du: 'libiarrei leporatzen diete iheslariei tratu txarra ematen dietela, baina ez gara gogoratzen Libian gerra ondorengo egoera batean daudela'.