Itxi

Faktoria

'Hauxa 2' saio berria

Ana Goitia: 'Gai bat hartu, eta topiko guztiak apurtu nahi ditugu'

'Hauxa 2' saioa aurkeztuko dute ekainaren 24tik aurrera Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak. Bikotea Lekeition biziko da hiru hilabetez, eta bertan bizitakoak kontatuko dizkigute igandero udaran.

  • 6:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Hauxa 2' saioa aurkeztu digute 'Faktoria'n Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak. Euren asmoa argia da 'Gu izango gara, eta gugandik sortzen diren kezkak azaleratuko ditugu'.

Anak Lekeitiora gonbidatu du Onintza uda pasatzera, eta gai topiko guztiak apurtu nahi dituzte elkarrekin. '3 hilabete egingo ditugu elkarrekin, bizitzeko era eta forma asko daudela erakutsi nahi dugu' dio Onintzak. Programa bakoitzean gai bat jorratu dute, eta topiko guztiak apurtu nahi dituzte, horretarako jende anonimoa, eta baita ezagunak ere gonbidatu dituzte, 'gure kezkak eta ziurtasunak zabaldu nahi ditugu'. Postureoarekin amaitu, eta normaltasunaren alde egingo dute, 'filtro guztiak erre, eta filtrorik gabe gatoz'.

Ekainak 24an aurkeztuko dute 'Hauxa 2' saioa, igandero ETB1en.