Faktoria
Akelarremania!
Akelarre talde mitikoa larunbatean itzuliko da plazara
Aurten ere, iaz bezala, zenbait kontzertu emango ditu Akelarre taldeak. Lehenengo hitzordua, larunbatean, Aiako festetan.
-
10:45 min
Gozatu ahal duten bitartean eta publikoak horrela eskatzen badiete, beraiek kontzertuak eskaintzeko prest daude. Iaz hiru emanaldi eskaini zituzte, zaleek horrela eskatuta. Eta aurtengo udan ere, izango da Akelarreren kontzerturik, nahiz eta, ofizialki, 2005ean agur esan zuten. Ekainaren 2an Aiako plazan joko dute eta ekainaren 9an, berriz, Igorren. Abuztuan Fruizen eta urrian Astigarragan ere hitzorduak lotuta dituzte, Markos Juaristi taldeko baxu eta ahots beteranoak 'Faktoria'n baieztatu digun moduan.
13 lagunek osatzen dute kontzertuetarako lan-taldea eta guztiak elkartzea ez da erraza izaten. Gainera, bakoitzak bere bidea egina du, han eta hemen, taldea banatu zenetik. Beraz, guztiak elkartzea ez da beti erraza izaten. Hala ere, zaleak ez dira hain erraz asetzen, eta 2009an eskaini zituzten kontzertu solteen ostean, 2017an beste hiru hitzordu etorri ziren. Aurten, Akelarrerentzat hain esanguratsua den Aiako plazak hartuko du 2018ko mini-birako lehen kontzertua.